Fortunato Agirreri eskainia

2015eko ekainaren 13a
14:47
Entzun

Hunkituta jaso du Lizarrako alkate kargua Koldo Leozek, eta oso gogoan izan du herrian izandako azken alkate abertzale Fortunato Agirreren figura.

80 urte eta gero alkate abertzalea du gaurtik Lizarrak (Nafarroa). Fortunato Agirre izan zen hain zuzen Lizarrak izan zuen azken alkate abertzalea, eta Koldo Leoz (EH Bildu) alkate berriak oso gogoan izan du Agirreren figura aginte makila hartu, eta alkate gisa egindako lehen hitzaldian. “Haien garaitik hasitako bideari esker iritsi gara ona, eskerrik asko. Inor ez dadila berriro baztertua izan pentsatzeko duen moduagatik”.

Ekitaldian izan dira Agirreren bi alabak, Mirentxu eta Mikele, baita haren biloba Estibalitz  ere. Hunkituta jarraitu dute ekitaldia. Amaieran, lore eskaintza egin dute udaletxe atarian, Agirreren eta gerra garaian hildako udaleko bi funtzionarioen omenez dagoen plakaren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.