Foruzaingoak Burlatako gizon bat azeman du, hiru adintxikiko esetsi eta horietako bat jotzea leporatuta

2009ko irailaren 2a
17:00
Entzun
Nafarroako Foruzaingoak 25 urteko Burlatako (Nafarroa) gizon bat atxilotu du, "sexu askatasunaren" aurkako delituak egotzita. Ustez hiru adintxikiko neska esetsi ditu. Horrez gain, "lesio delitua" ere leporatu diote, horietako bati "buruan kolpe bat emateagatik".



Pasa den igande gauean Noaingo festetan (Nafarroa) autobusaren zain zeuden hiru neskengana hurbildu eta ukituak egiten saiatu zen atxilotua, Foruzaingoaren arabera. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, adintxikikoak erasoa ekiditeko beste autobus geltoki batera mugitu ziren. Gizonak, ordea, jarraitu egin zien eta horietako bati gainera buruan jo, adintxikikoen ustez. Bizilagun batzuek eman zien udaltzainei erasoaren berri.

Biktimetako bi Noaingo Osasun Zentroan artatu zituzten eta bestea Nafarroako Ospitalera eraman zuten aurpegian jasotako kolpea sendatzeko. Atxilotuaren aurkako salaketa ezarri dute hirurek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.