Frantziak "terrorismoa bukatu arteko erabateko babesa" eskaini dio Espainiari

2007ko ekainaren 5a
14:22
Entzun
Frantziako Gobernuaren iritziz, "albiste txarra" da ETAk su-eten iraunkorra bukatu duela adierazi izana, eta "terrorismoa bukatu arteko erabateko babesa" eskaini dio Espainiakoari, "hori delako bide bakarra". Hala esan du gaur Jean Baptiste Mattei Kanpo Harremanetarako Ministerioko bozeramaileak.

Abenduaren 30ean ETAk Madrilen atentatua egin zuela gogoratu du Matteik, "eta agiri honek su-etena hautsita zegoela egiaztatu baino ez du egin".

Aurrez, David Martinon Gobernuaren bozeramaileak ere hitz egin du erakunde armatuaren erabakiaz, "eta ETAren gaia, Espainiakoa" dela esan du, baina "frantziar funtzionarioak, poliziak eta epaileak lanean" dauzkatela ere adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.