Frantziako behin betiko emaitzen arabera, botoen %53,06 Sarkozyrentzat

2007ko maiatzaren 7a
10:35
Entzun
Frantziako Barne Ministerioak eman ditu behin betiko emaitzak, eta horien arabera, 18.983.383 boto jaso ditu Nicolas Sarkozy UMPren hautagai eta Frantziako presidenteak; hau da, botoen %53,06. PSren hautagai Segoelen Royalek, berriz, orotara hiru milioi boto gutxiago jaso ditu, 16.790.830; boto guztien %46,94. Abstentzioa, berriz, %16.03koa izan da.

Bart gauean, garaile zela jakin eta ondorengo ekitaldian, "frantziar guztien presidente" izango dela agindu du Sarkozy eskuindarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.