Frantziako Gobernuak zenbait trafiko isun gogortuko ditu bihartik

2012ko urtarrilaren 4a
11:13
Entzun

Frantziako Gobernuak zenbait trafiko isun gogortzeko dekretua argitaratu du gaur, eta bihar jarriko da indarrean. Aurrerantzean gidatu bitartean eskuarekin sakelako telefonoa erabiltzeagatik 135 euroko isuna jarriko du (orain arte 35 eurokoa zen) eta gidabaimenaren hiru puntuko kenduko ditu. Gainera, Poliziaren radarren aurkako legez kanpoko gailuak eramateagatik 1.500 euroko isuna jarriko du, eta sei puntu kenduko ditu horregatik. Gailu horiek egiten dituztenek horiek egokitu eta soilik radar finkoak izan litezkeen guneez ohartarazi ahal izango dute. Gidariak bistan GPSa ez den beste gailu bat eramateagatik ere 1.500 euroko isuna jarriko du, dela telebista, ordenagailua smartphone-a edo pantaila duen beste edozein gailu. 2013. urtetik aurrera moto gidariek islatzaileak izan beharko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.