Diario Vasco-k kaleratutako informazioaren arabera, Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroa ez litzateke presoak Euskal Herrira hurbiltzearen aurka egongo, baina "segurtasun baldintzak aztertu" egin behar direla azaldu du.
Uste du euskal presoen elkartzeak "espetxeen barnealdean indar harremanak sortzeko arriskua" ekarriko lukeela.