Frantziako Kontseilu Konstituzionalak atzera bota du Texasko Schuepbach petrolio konpainiak aurkeztutako helegitea, eta beraz, berretsi egin du gasaren eta eskistozko petrolioaren ustiapena debekatzen duen legea. Konstituzional frantsesak emandako epaiak dio legeek "neurriak hartu behar dituztela ingurugiroa zaintzeko", eta lurrazpitik gas ez konbentzionala eskuratzeko teknologiaren erabilerak "arriskutsuak" izan daitezkeela ingurugiroarentzat.
Epaia bat dator Frantziako presidente François Hollanden asmoekin; Holland haustura hidraulikoaren debekatzearen alde agertu da, iritziz fracking-aren erabilerak ondorio eragin izan ditzakeela ingurugiroan.