Frantziako lapurreta aipatuz, "terrorismoaren aurkako politika" berretsi du Rubalcabak
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak esan du aste honetan Frantzian izan den lapurretak "terrorismoaren aurkako politika" berretsi egiten duela, eta Espainiako Gobernuak ez duela bere jarrera aldatuko. Goizean Rodolfo Ares Jaurlaritzako Barne sailburuak esan du lapurreta horrek erakusten duela ETAk ez duela hartu armak uzteko erabakia, eta adierazpen horien inguruan galdetuta egin ditu bereak Rubalcabak. "Beti nago ados ni Aresekin. Aurrerantzean berak zerbait esaten duenean bere lekuan Rubalcaba jartzen baduzue, ez duzue hutsik egingo", gaineratu du ministroak. Bide batez, Batasunari zuzendu zaio eta politika egiteko bi bide "bakarrik" dituela esan du: ETA desagertzea edo "ETAren zati bat izateari uztea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu