Frantziako zentral nuklearretako langileek eta aire kontrolatzaileek ere bat egin dute

2016ko maiatzaren 26a
13:56
Entzun

Frantziako hemeretzi zentral nuklearretatik hamaseitako langileek 24 orduko greba egingo dute gaur, lan kodearen aurkako protestekin bat eginez –Fantzian argindarraren %75 sortzen dute zentral nuklearrek–. Haiekin bat egin dute aire kontrolatzaileek ere. Ondorioz, Orlytik ateratzekoak ziren hegaldien %15 bertan behera geratu dira ,eta atzerapenak dituzte Naoneden (Bretainia) eta Rennesen.

Hori nahikoa ez, eta Frantziako zenbait gasolindegitan erregairik geratzen ez zaiela dioten afixak ikus zitezkeen atzo. Eskasia horri aurre egiteko, erregai erreserbak erabiltzeari ekin diote, gobernuak hala baimenduta. Baina adituek ohartarazi dute blokeatzeak eten ezean, asko jota lau hilabeterako adin erregai dagoela erreserban.

Presioa arindu nahian Manul Valls lehen ministroak nabarmendu du "aldaketak" egin daitezkeela lan kodearen erreforma proposamenean, baina hark aurrera egingo duela. Grebalariak lanera itzularazteko aukeraz aldetuta, berriz, ohartarazi du "aukera guztiak mahai gainean" dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.