ETAren agiria

Frantziaren ustez Espainiari dagokio "irtenbide politikoa" bilatzea

2006ko ekainaren 14a
15:58
Entzun
ETAk dei zuzena egin dio gaur Frantziako Gobernuari "Euskal Herriarekin bizi duen gatazkari elkarrizketaren eta negoziazioaren bidetik aterabidea emateko jarrera eta borondatea erakuts dezan". Euskal Irratiek gaur eman duten albiste horren aurrean, Frantziako Gobernuak berretsi egin du Espainiako Gobernuak Frantziaren babes osoa duela. Hala ere, azpimarratu du Espainiari dagokiola "irtenbide politikoa" bilatzea. Horrela adierazi zuen Dominique de Villepin Frantziako Lehen ministroak joan den martxoaren 13an Madrilen izan zenean.

Frantziako Atzerri Ministerioak honakoa adierazi du: "Frantziako Gobernuak Espainiako Gobernuarekin lanean jarraituko du terrorismoari amaiera emateko helburuarekin". Frantziako Atzerri Ministerioak azpimarratu du bien elkarlana "eredugarria" izan dela ETAren ekintzen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.