Txirrindularitza

Fuentes: "Nik artatu ditudan batzuk Tourrean daude oraindik"

2006ko uztailaren 5a
18:21
Entzun
"Filtrazioa selektiboa egon da. Horrek nauka haserre. Txirrindularien izenak bakarrik atera dira", esan zuen atzo SER irrati katean 'Puerto' operazioan nahastuta dagoen Eufemiano Fuentes sendagileak. Gainera Fuentesek zehaztu zuenez, ezagutzen ez dituen izenak agertu dira eta artatu dituen beste batzuk Tourrean daude oraindik.

Fuentesek ez daki zergatik ez diren izen guztiak agertu baina ez du izenik emateko asmorik: "Nire sekretu profesionalak ez dit uzten". Txirrindularitza bakarrik aipatzen delako ere haserre dago sendagilea. Izan ere, atzo SER irrati katean zahaztu zuenez, ez du txirrindulariekin bakarrik lan egin. "Beste kiroletan ere egin dut lan, atletismoan, tenisean edo futbolean esaterako. Izen asko falta dira, filtrazio selektiboa egon da. ez dakit zergatik". Fuentesek euren errendimendua hobetu duten Espainiako Ligako lehenengo eta bigarren mailako taldeekin lan egin duela azaldu zuen El Larguero irratsaioan. "Tratamenduak egin ez banituen aholkatu egin nituen".

Bere tratamenduak eta odol trasfusioak defendatu zituen Fuentesek. Dopinarekin zerikusirik ez dutela zehaztu zuen. Izan ere, sendagilearen hitzetan "kirolariaren berreskuraketan laguntzeko tratamendu biologikoak dira. Odola ezin da manipulatu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.