Fukushima eskualdeko eskolak ez direla seguruak dio Greenpeacek

2011ko abuztuaren 29a
13:13
Entzun

Greenpeace erakunde ekologistak gaur salatu duenez, Fukushima eskualdeko eskolak ez dira oraindik seguruak, eta hori dela eta, irailaren 1ean hastekoa den ikasturtea atzeratzea eskatu du. Greenpeacek dio erradiazioa segurtasun mailatik gora dagoela, baita kutsadura kentzeko lanak burutu diren eskoletan ere. Haurrentzat urtean mikrosievert 1ekoa da segurutzat hartzen den maila handiena, eta zenbait eskoletan 13 milisievertetik gorakoa atzeman dutela salatu du Greenpeacek. Fukushimako parke batean, gainera, 17 milisievertetik gora ere atzeman ditu. Salatu duenez kutsadura kentzeko lanak ez dira nahikoak izan, eta gurasoei ezin zaiela euren haurren hezkuntzaren eta osasunaren artean erabakitzera behartu gaineratu du. Fukushimako agintariek erantzun dute eskoletan atzemandako erradiazio mailak legezkoak direla, eta ez dagoela "erradiazio maila handirik" gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.