Fundiciones WECek Itziarko lantegia itxiko du

2014ko abenduaren 3a
12:12
Entzun

 

ELAk jakinarazi duenez, enpresak astelehenean esan zien langileei fabrika ixteko asmoa zuela. WECek (Wind Energy Casting, S.A) bi lantegi ditu Euskal Herrian, horietako bat Itziarren (Gipuzkoa), eta bestea Agurainen (Araba). 

Itziarko fundizioan 46 lagun aritzen dira gaur egun, eta sektore eolikoarentzat egiten du lan.

Enpresak arrazoi ekonomikoak, produkzioari lotutakoak, tenikoak eta antolakuntzakoak argudiatu ditu. ELAren arabera, "ahalik eta kostu txikienarekin langileak gainetik kentzeko" aitzakiak dira horiek. Sindikatuak dio 2003an ireki zuenetik irabazi asko izan dituela WECek, eta horregatik zabaldu zuela Aguraingo lantegia. 

Enpresa bideragarria dela uste du ELAk, eta iragarri du lanpostu guztiei eusteko borrokatuko duela. Administrazioen "ezinbesteko esku-hartzea" ere eskatuko du. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko Sailari eta Gipuzkoako Aldundiari eskatu die itxieraren aurka azaltzeko eta enpresari eskatzeko lanpostu guztiei eusteko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.