Funtzionarioak kalera atera dira Madrilen

2012ko uztailaren 16a
13:48
Entzun

Milaka funtzionariok protesta egin dute Madrilen Espainiako Gobernuaren azken murrizketen kontra, Diputatuen Kongresuaren inguruan. Murrizketen ondorioz, funtzionariek ez dute aurten gabonetako lansaria jasoko, besteak beste.

Protestan suhiltzaileak, irakasleak, osasun arloko langileak eta administrazio publikokoak izan dira. Gobernuaren kontrako oihuak egin dituzte eta Mariano Raxoi presidentearen dimisioa ere eskatu dute.

Sare sozialen bidez zabaldu dute mobilizatzera deia zabaldu dute. Kongresuaren aurrean kanpatzea zen manifestarien asmoa baina poliziak galarazi egin die. Ondorioz, funtzionariak Gorteetako plazan bildu dira hasieran eta Neptuno plazara abiatu dira gero, Cibelesera bidean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.