Gabriela Bravo (CGPJ): "Zabaldutako aro berria ez da amaituko ETA desagertu arte"

2012ko martxoaren 7a
12:21
Entzun

Gabriela Bravo CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bozeramaileak ohartarazi du ETAk "hor  jarraitzen duela", eta "zabaldutako aro berria ez dela amaituko ETA desagertu arte".

ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri ondoren, "testuinguru berri bat" ireki dela onartu du. "Botere Judizialaren Kontseilua saiatzen ari da argitu gabeko atentaturik gera ez dadin, kondenatu gabeko erantzulerik gera ez dadin, eta kontuan hartu gabeko biktimarik gera ez dadin", esan du Bravok.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.