Gaddafiren gortean. MARTXELO OTAMENDI

2011ko abuztuaren 23a
10:29
Entzun

"Gaddafik berak bidalitako hegazkinean joaten nintzen Maltatik Tripolira erregimenak toleratzen zituen dozena erdi monja bisitatzera».

Gutxik izango zuten azken urteotan, Jose Laboa Vatikanoko nuntzioak bezala, Gaddafirekin mintzatu eta eztabaidatzeko aukera. Vatikanoko diplomaziaren abantaila, Etxegarai kardinalak ere baliatu zuena Saddam Hussein presidente irakiarrarekin, erasoa hasi aurretik, bildu zen azken kanpo ordezkaria izateko. Baina, beste askok bezala, biografia idatzi gabe hil zen Laboa, 2002ko urriaren 24an, eta harekin izandako hitz-aspertuetatik gogoratu beharra dauzkagu Libiako presidentearekikoak.

Panama eta Uruguai istilutsuetan nuntzioa izan eta gero hartu zuen Laboak Vatikanoaren diplomazia Malta eta Libian ordezkatzeko ardura. Gaddafik ez zuen sekula Vatikanoa estatu gisa onartu, eta horren ondorioz Maltako nuntzioak hartzen du Libiako ardura; denek bazekiten arren Laboa Libiako nuntzioa zela, eta horretarako izendatu zutela, nahiz, hark gogoratzen zuen bezala, nuntzio etxea Maltan eduki; alegia, nazioartean batere pisurik ez baina Tripolitik gertu zegoen herrialde batean. Garai gogorrak ziren, Eskoziako Lockerbie herriaren ortzian lehertu zen hegazkinaren atentatuaren ardura Gaddafiren erregimenari egozten zioten mendebaldeko herri nagusiek, eta, horren ondorioz, boikota eta blokeoa izan zitezkeen gogorrenak ziren Libiaren aurka.

Izotz hori urtzen laguntzeko ardura ez-ofizialarekin izendatu zuen Wojtylak Laboa. Ofizialki, ordea, Gaddafik egoteko baimena eman zien erlijioso apur haiek babestu eta haien beharraz arduratzen zen. Proba diplomatiko zailak ederki gaindituta iritsi zen Laboa Malta eta Libiara.

«Ni naiz nuntzio bakarra zeinaren izendapenak AEBetako diplomaziaren protesta oharra merezi izan duen», gogoratzen zuen Laboak irribarre maltzurra marraztuz. «Nuntzioa izendatzeagatik, eta izendatutakoa neu izategatik», erantzuten zuen Laboak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.