Gaitasun handiagoa emanen die Lisboako Itunak diputatuei

2009ko ekainaren 7a
20:26
Entzun
Europako Batasuna osatzen duten 27 herriek Lisboako Ituna onartuz gero, herritarrek gaur hautatuko duten Europako Legebiltzarrak gaitasun handiagoa izanen luke, baita ardura handiagoa ere. Aurtengo urtarrilaren 1ean sartu behar zuen indarrean herri guztiek onartu bazuten, baina Irlandak ezetz erran zion erreferendum batean. Frantsesak eta herbeheretarrak konstituzioaren aurka agertu ziren erreferendumean, baina Lisboako Itunaren kasuan herri haietako legebiltzarrek erabaki zuten eta baiezkoa eman. Irlandan, ordea, legebiltzarrak ezin du bakarrik erabaki; beste erreferendum bat aurtengo udazkenean aurreikusita dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.