Gaixo dauden presoen aldeko elkartasun mezuekin bete nahi du Sarek Donostia

2016ko urriaren 13a
11:25
Entzun

Urriaren 15ean, Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin du gaur Sare plataformak. Datorren larunbatean, hiriko kaleak, "aldarrikapen eta elkartasunez" bete ditzatela eskatu die plataformak herritarrei, eta gogorarazi du larriki gaixo dauden hamar euskal presok espetxean jarraitzen dutela.

"Demokrata sentitzen den edonork Dnostiara joan behar du larunbatean; berdin giza eskubideen defendatzaile direnak ere. Beharrezkoa delako", adierazi du plataformak.

Hainbat gizarte eragilek egin dute bat manifestazioarekin, tartean, osasungintzako langileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.