Galdakaoko PPko hautetsi batek alderdia utzi du barneko ustelkeria auziagatik

2013ko otsailaren 1a
14:36
Entzun

David Pasarin-Gegunde Linares Galdakaoko PPko zinegotziak Barcenas auzia "argitu" artean alderdia uztea erabaki du, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Pasarin-Gegundek azaldu "mehatxu terroristari" aurre egiteko eta "demokrazia defenditzeko" sartu zela PPn, eta orain "noraezean" geratu dela Barcenas auziagatik. Haren ustez, herritarrak krisiagatik gaizki pasatzen ari diren garai hauetan, "alderdi politiko denek eredu" izan beharko lukete jokabidean. "Ea jarrera pertsonal batzuek hainbeste maite dudan alderdiari ez dioten eragiten", esan du PPko zinegotziak.

PPk bi zinegotzi lortu zituen Galdakaon 2011ko udal hauteskundeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.