Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak bultzatutako herri galdeketaren inguruan zein jarrera hartu barne erreferendum bidez erabakiko du EBk gaur. Horretarako, goizeko bederatzietatik iluntzeko bederatzietara gai horri buruzko iritzia boto bidez emat, eko aukera dute alderdi horretako militanteek, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako egoitzetan. Halaber, posta bidez ere helarazi dezakete botoa.
EBko ildo kritikoko kideek, baina, bertan ez parte hartzea erabaki dute, "behar bezainbesteko bermerik ez dagoelako, parte-hartzerako neurri gutxi jarri dira-eta". Haien iritziz, Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiari "zilegitasuna" emateko balio du koalizioko bozketa horrek, eta "benetako eztabaida lasaia" beharko litzatekeela diote. Hala, bozketan abstentzioa eskatu dute.
Ziurtzat ematen da EBko militanteek herri galdeketa egitearen alde egingo dutela.
Ostiralean egingo da Eusko Legebiltzarrean galdeketa egitasmoarekin aurrera egin edo ez erabakitzeko saioa.
Galdeketaz zer jarrera hartu bozkatzen ari dira EBko militanteak, kritikoen hutsunearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu