Galderak

2008ko urriaren 20a
13:20
Entzun
2 Aurrez egindako azken oharpen batzuetan, Batzordeak dagokion Estatuari gomendatu zion indargabetu zitzala hainbat lege xedapen: alegia, terrorismo egintzez salaturiko pertsonei edo halakoetan esku hartu izandako susmagarriei eskubidea ukatzen zietenak, beren abokatua izendatu ahal izateko. Estatua aholkatu zuen, halaber, ez zezan balia inkomunikazio erregimeneko atxiloaldia . Dagokion Estatuaren txosteneko (...) informaziotik ondorioztatzen da, bestalde, Espainiak ez diela jaramonik egin Batzordearen gomendioei. Ituneko 2., 9. eta 14. artikuluak aintzat harturik, adieraz bedi zein arrazoi izan dituen halako jarrerari eusteko.

3 Iruzkindu bedi zer-nolako esanahia, garrantzia eta mugak dituzten Zigor Kodeko 10 Aurrez egindako azken oharpen batzuetan, Batzordeak gonbit egin zion Estatuari, batetik, murriztu zezan behin-behineko espetxealdia, eta, bestetik, ezarri beharreko zigorraldi hori ez zezan erabil espetxealdi gehienekoa ezartzeko irizpide gisa. Estatuaren txosteneko 88. eta 89. lerroaldeetan jasota dagoen informazioa kontuan izanik, adieraz bedi ea Estatuak aintzakotzat hartu duen Batzordearen gomendioa betetzea, Itunaren 9. artikuluko 3. lerroaldean ezarritakoaren arabera. Dagokion Estatuaren asmoa al da poliziaren atxiloaldia murriztea eta konfiantzako abokatuaren eta medikuaren laguntza eskaintzea pertsona atxilotuari? Zein baliabide ditu, Itunaren 9. artikuluko 4. lerroaldean aurrez eskaturiko baldintza horiek bete ahal izateko?

18 Iruzkindu bitez hainbat txosten, hala nola terrorismoaren beldurrez adierazpen askatasuna sarri urratu izan dela jasotzen dutenak. Zein neurritan zuritu ditzake Estatuak Euskal Herrian iritzi eta adierazpen askatasunak urratu izana?

23 Adieraz bedi ea dagokion Estatuak behar bezain esparru juridiko doia ezarri duen eta behar bezain politika egokiak hartu dituen, bere lurraldearen barruan dauden gutxiengoen kultura, ohiturak eta hizkuntzak sustatu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.