Garaikoetxea: "Batasunak 'honaino iritsi gara' esan beharko lioke ETAri"
Carlos Garaikoetxea EAko lehendakari ohiak Barajasko atentatua "astakeria" dela esan du gaur Euskadi Irratian, eta "Batasunak 'honaino iritsi gara' esan beharko lioke ETAri". Batasunak hori egitea "aldaketa handia" litzateke eta ETAri "erabakigarria izango litzatekeen mezua helaraziko lioke". Garaikoetxearen ustez, ETAk "atentatua akatsa dela aitortu beharko luke". Halaber, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egindako manifestazio deialdia ondo egindakoa dela esan du EAko buruzagi ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu