Garitanok dimisioa eman du Zaragozan, eta Irureta fitxatu dute

2008ko urtarrilaren 22a
13:58
Entzun
Ander Garitano euskal entrenatzaileak lehengo astean hartu zuen Zaragoza Espainiako Lehen Mailako taldeko teknikari postua -Zaragoza Bn zegoen-, zuzendaritzak Victor Fernandez kargutik kendu ostean, baina gaur bertan dimisioa eman du, eta klubak Javier Iruretagoiena euskal entrenatzaiea fitxatu du.

"Arrazoi pertsolengatik" utzi du kargua Garitanok, gaur berak esan duenez. Iturri batzuen arabera, ordea, entrenatzaileak zuzendaritzari esan zion ez zuela taldean nahi Andres D'Alessandro jokalaria, baina klubak honen alde egin du eta entrenatzaileak utzi egin du postua. Kluba Iruretarekin elkarrizketeten aritzea ere ez zitzaion gustatu.

Igandean zuzendu zuen Garitanok Zaragozako lehen taldea aurreneko eta azkeneko aldiz, eta 3-1 irabazi zioten Murtziari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.