Garitanok eskua luzatu dio EAJri, “herria eraikitzeko”

2013ko urriaren 1a
15:37
Entzun

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak eskua luzatu dio EAJri, “alderdikeriak” albo batean utzi eta batera Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzen joateko. Gipuzkoako Batzar Nagusien politika orokorreko saioan egin du proposamena Garitanok. Atzoko atxiloketen salaketak hartu du diputatu nagusiaren hitzaldiaren zati handiena. Euskal gatazkaren konponbide prozesua eta burujabetzarako bidea izan ditu ardatz haren hitzaldiak, eta hor kokatu du jeltzaleei eginiko elkarlanerako deia. “Egoera horren aurrean, guztion artean 'Euskal Bidea' eratu behar dugu”, esan du Garitanok, eta erantzukizunez jokatzeko eskatu dio EAJri. "Ideologia ezberdina izan arren, alderdikeriak alde batera utzi behar ditugu eta euskal herritarren artean Euskal Herriaren etorkizuna erabaki behar dugu”, azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.