Iker Urbina Amaiurreko diputatuak salatu du Garoñako zentral nuklearrak "duela lau urte behin betiko itxita" egon behar zuen arren, PPren gobernuak ingurumena eta "milaka" lagunen osasuna "arriskuan" jartzen jarraitzen duela.
Haren ustez, PPk "energia enpresa handien interesak" lehenesten ditu pertsonen osasunaren gainetik. Gainera, gogoratu du gizartearen "gehiengo zabal bat" energia atomikoaren aurka dagoela; horregatik, gizartearen eskaeren aurrean "entzungor" egitea leporatu dio Espainiako Gobernuari. Hori dela eta, burujabetza "inoiz baino beharrezkoagoa" dela uste du.