Ekologistak Martxan taldeko kideek Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiari gaur emandako gutunean Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra ixteko konpromisoa hartzeko eskatu diote. "PSOEko kide bezala neurri hori hartzeko konpromisoa behar luke", esan dute ekologistek.
Bilbon eman diote eskutitza, Carlton Hotelean, PSE-EEren ekitaldi batean. Lopezekin elkarrizketa laburra ere eduki dute.
Arabatik zazpi kilometrora dago Garoña, eta bera da Espainiako Estatuko zentral nuklearrik zaharrena. 1971ko martxoaren 2tik dago martxan.
Ekologistak Martxanen ustez, Nuclenor-ek (jabetzaren erdia Iberdrolak du eta beste erdia Endesak) "sobera amortizatua" du hura. Enpresa hark 2006an Garoñaren hamar urteko luzapena eskatu zion Espainiako Gobernuari eta hau aztertzen ari da.
Garoña ixteko konpromisoa hartzeko eskatu diote ekologistek Patxi Lopezi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu