Hondakin nuklearren kudeaketari buruzko errege dekretuaren kontra helegitea aurkeztu du Espainiako Industria Ministerioan, iritzita dekretu horrek, "ezkutuan", Garoñako zentral nuklearraren irekiera eragingo duela.
Dekretu horren bidez segurtasun nuklearraren inguruko legeriari kalte egingo diotela ohartarazi du talde ekologistak. Raquel Monton Espainiako Greenpeaceko energia nuklearrerako arduradunaren ustez, Industria Ministerioa "urratzen" ari da hornikuntza nuklear eta erradiaktiboen inguruko araudia, Iberdrola eta Endesaren mesedetan —bi enpresa horiek dute Nuclenorren kontrola—.
Greenpeacek argudiatu du jardunaren etetearen eta behin-betiko etetearen artean egindako desberdintasuna artifiziala dela eta nahasmena sortzen duela.