Garoña desmuntatzeko tramiteak hasiko ditu Nuclenorrek

2017ko abuztuaren 3a
19:19
Entzun

Azkeneko zalantza izpia ere argitu da. Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearrari jardurea baimena ez ziola luzatuko jakinarazi zuen asteartean, eta Nuclenorrek zer egingo zuen argitea gelditzen zen. Endesak eta Iberdrolak erdibana osatzen dute Nuclenor, eta zentralaren jabeak esana zuen astearteko adierazpen hori aztertu behar zuela. Ostegunean egin du bilera Nuclenorrek, eta erabaki du gobernuaren erabakiari helegiterik ez jatzea, eta Garoñako zentral nuklearra desmuntatzeko tramiteak hastea.

Espainiako Gobernuaren erabakia aldizkari ofizialean argitaratu da, eta hori aztertu du Nuclenorren administrazio kontseiluak. Aginduak aukera jasotzen du erabakiari helegiteak jartzeko ukera, gehienez ere bi hilabeteko epean. Iberdrolak publikoki esana zuen ez zuela zentralak lanean jarraitzearen alde egingo, baina Endesak bazuen asmoa. Gobernuaren erabakia ezagutu ostean, ordea, atzera egin du Endesak ere, eta helegitea jartzeko aukera bera ere errefusatu egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.