Garzonek bihar hartuko ditu atxilotuak

2009ko urriaren 15a
18:00
Entzun
Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Amaia Esnal, Txelui Moreno, Ainara Oiz eta Mañel Serra atxilotuak inkomunikatuta dauzkate, Madrilen, Espainiako Poliziaren egoitza, eta bihar eramango dituzte Baltasar Garzon epailearen aurrera, 10:00etatik aurrera. Batasunaren Mahai Nazionala berrosatu nahian zebiltzan Otegi-eta, epailearen iritziz.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, epaileak torturen aurkako protokoloa aplikatu die eta konfiantzazko medikua haiekin egotea ere espero da. Horrez gain, "atxilotuen senideei haien egoeraren berri emango zaie eta atxiloaldia kameraz grabatua izango da", AAMren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.