EAE-ANVk larunbat honetan lege arazorik gabe egin ahal izango du ekitaldia Gasteizen, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ez duelako debekatu, "alderdia legezkoa delako". Fiskaltzak ekitaldia debekatzeko eskatu zion atzo.
Hala ere, Garzonek Ertzaintzari eta Guardia Zibilalari ekitaldia zaintzeko eskatu die. Europa kiroldegian egingo du ekitaldia alderdiak.
Fiskaltzaren ustez, bertan "terrorismo gorestu" dezakete antolatzaileek, "duela aste batzuk Iruñean egin bezala". Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak Iruñean elkartasuna adierazi zien Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotuei, eta, oro har, euskal preso politiko eta iheslari guztiei, eta hori "terrorismoa gorestea" dela iritzi dio fiskalak.
Garzonek ez du EAE-ANVren Gasteizko ekitaldia debekatu, "alderdia legezkoa delako"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu