Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali zituen atzo Batasunaren 17 buruzagi, ETA "erakunde armatuko kide" izatea leporatuta. Haietako batzuei lehen egindako "delitua" berriro egin izana egotzi die (Joseba Permarch, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Juan Joxe Petrikorena, Imanol Iparragirre, Ane Lizarralde, Ibon Arbulu eta Maite Díaz de Herediari). Soto del Real (Espainia) espetxera bidali ditu 17 kideak.
Beste lau lagun aske utzi ditu, baina bermepean: Egoitz Apaolaza, Haizpea Abrisketa eta Jean Claude Agerre hamarna mila euro ordainarazita, eta Patxi Urrutia (24.000 euro). Baldintzarik gabe geratu dira libre Iban Berasategi eta Xabier Albisu.
Ostegunean egin zuen Espainiako Poliziak operazioa, Seguran eta Olabarrian (Gipuzkoa), 23 lagun atxilotu zituen denera, eta Garzonek atzo hartu zien deklarazioa, Madrilen.
Garzonen ustez, "Batasunak ez dauka indarkeria terrorista bukatzeko borondaterik, baizik eta ETAren helburuen lagungarri izan nahi du".
Kartzelara, baldintzarik gabe
- Joseba Permach.
- Rufi Etxeberria.
- Mikel Zubimendi.
- Imanol Iparragirre.
- Juan Joxe Petrikorena.
- Anjel Mari Elkano.
- Marisa Alejandro.
- Aner Petralanda.
- Ana Lizarralde.
- Ibon Arbulu.
- Joana Regeiro.
- Jon Garai.
- Juan Kruz Aldasoro.
- Arantza Santesteban.
- Hasier Arraiz.
- Maite Díaz de Heredia.
- Maite Fernandez de Labastida.
Aske, bermepean (astebeteko epea dute ordaintzeko)
- Egoitz Apaolaza (10.000 euro).
- Haizpea Abrisketa (10.000 euro).
- Jean Claude Agerre (10.000 euro).
- Patxi Urrutia (24.000 euro).
Aske, baldintzarik gabe
- Iban Berasategi.
- Xabier Albisu.
Garzonek kartzelara bidali ditu Batasunaren 17 buruzagi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu