Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek EAE-ANVren jarduuera etetea erabaki duela eta, alderdi horretako ordezkariak ez dira joan Auzitegi Goreneko 61eko Salan legez kanporatzeari buruz egiten ari diren auzi saiora. Garzonen erabakiaren ondoren, alferrikakoa iritzi diote auzi saio horretara joatea.
EHAK eta EAE-ANVren legez kanporatzearen inguruko auzia bi epaitegitan ari dira aurrera eramaten, aldi berean. Auzietako bat Garzonek bideratu du Auzitegi Nazionalean, bide penaletik. Horren ondorioz, bi alderdien jarduerak etetea erabaki du gaur.
Auzitegi Goreneko 61eko Salan, berriz, prozedura administratiboa daramate aurrera, Alderdien Legearen araberakoa. Auzitegi horrek gaur abiatu ditu legez kanporatzearen inguruko auzi saioak. Goizean EHAK-ko ordezkariak izan dira Auzitegi Gorenean, ilegalizazioaren kontrako beren argudioak emateko. Arratsaldean, 16:00etan ANVkoek zuten hitzorduan, baina, esan bezala, Garzonek jada erabaki duela-eta ez joatea ebatzi dute.
Goizeko saioan EHAKren jarduera eteteko ez ezik, haren Eusko Legebiltzarreko talde EABrena ere galarazteko eskatu du Estatuko abokatuak Gorenean.
Garzonen erabakiaren ondorioz, ANVko ordezkariak ez dira joan Goreneko auzi saiora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu