Garzonen euskal auziak

2010eko maiatzaren 14a
14:37
Entzun
Hainbat euskal auzi instruitu ditu Baltasar Garzonek, bai Auzitegi Nazionalean egin zuen aurreneko aldian, baita eszedentziatik itzuli zenean ere. Hemen, entzutetsuenak:

Muguruza. Basque jatetxeko atentatua. Angel Duce eta Ricardo Saenz de Ynestrillas auzipetu zituen 1988an. Duce zigortu eta Ynestrillas absolbitu egin zuten.

=b'Marey auzia'.=b Besteak beste, Jose Barrionuevo eta Rafael Vera kartzelara eraman zituen auzia instruitu zuen.

GALi buruzko beste auziak. Oñaederra, Monbar, Garcia Goena eta Goikoetxea auziak instruitu zituen, besteak beste. Oihartzun handieneko auzia, Lasa eta Zabalaren hilketei buruzkoa, ez zuen berak instruitu, Carlos Buerenek eta Javier Gomez de Liañok baizik.

HBko Mahai Nazionala. Herri Batasuneko Mahai Nazional osoa espetxera eraman zuen auzia berak instruitu zuen.

18/98. Berak ireki zuen 18/98 sumarioa, besteak beste, Egin egunkaria eta irratia itxiz. Guztira, 61 lagun auzipetu zituen.

Haika-Segi. Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak legez kanporatu eta 48 gazte auzipetu zituen, 2001 eta 2002an.

AAM. 2001ean, AABen eta Askatasunaren jarduera debekatu, eta 27 lagun auzipetu zituen.

Batasuna. HB, EH eta Batasunari politikan jardutea debekatu eta Batasunaren egoitza guztiak itxiarazi zituen 2002an. Herriko tabernak enbargatu zituen, eta 38 lagun auzipetu.

Udalbiltza. 2003an, Udalbiltza legez kanporatu eta 22 lagun auzipetu zituen.

=b'Iraultza zerga'.=b Ustez ETAri iraultza zerga ordaintzeagatik hainbat enpresaren kontrako eginbideak abiatu zituen. Blanca eta Maribel Bruño ahizpak, Luis Amenabar eta Azcoyen enpresako sei arduradun auzipetuta daude, besteak beste.

EHAK-ANV. 2007ko urrian, Seguran, ezker abertzaleko 23 lagun atxilotuta hasi zuen auzia. Jarduera politikoan aritzeagatik 43 lagun daude auzipetuta; tartean, ANVko hautetsiak eta EHAK-ko legebiltzarkide ohiak.

D3M. 2009ko urtarrilean zortzi lagun atxilotzeko agindu zuen, Batasuneko buruzagitza berrantolatzea egotzita. D3M hautes plataformarekin zuten zerikusia. Orain, hamahiru lagun daude auzipetuta.

Bateragune. Batasuna berrantolatzea egotzita, beste polizia operazio bat agindu zuen Garzonek. Arnaldo Otegi eta Rafa Diez zeuden atxilotuen artean. Zortzi auzipetu daude orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.