Gasteizko Udaleko Herritarren Parte Hartzerako Batzordeak hiriburuan kontsultak egiteko behin-behineko araudia onartu du. Orain, araudia behin betiko bihurtu aurretik, Gasteizko bizilagunek alegazioak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute. Hiri mailako galdeketak egitea eskatzeko, erroldaren %10aren sinadurak batu beharko dira gutxienez. Kontsultak urtean gehienez ere bi egunez deitu ahalko dira, nahiz eta egun bakoitzean gaiak bat baino gehiago izan ahalko diren. Udalaren eskumeneko arloez eta hiri mailako gai esanguratsuez –bost milioi eurotik gorako aurrekontuetako gaiez— galdetu ahalko da.
Galdeketa araudia gehiengo osoz onartu beharko du udalbatzarrak.