Gatazka gainditzea ote den bere lehentasuna galdetuko dio EHAK-k Ibarretxeri

2005eko apirilaren 25a
15:13
Entzun
EHAK Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista bihar da biltzekoa Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxerekin. Galdera zehatza egingo diote EHAK-ko ordezkariek Ibarretxeri: ea bere helburua gatazka gainditzea ote den. Legez kanporatzeak gainditzeko zer egiteko asmoa duen ere galdetuko diote. Izan ere, horixe da beraientzat oinarri oinarrizkoa, alegia, gobernua osatzerakoan gatazka gainditzeko helburuarekin jokatzea.

Siglengainetik, gobernua eratzeko bi modu daudela uste dute EHAK-koek. Haiek diotenez honakoak dira bi horiek: "25 urtean martxan dagoena eta gatazkaren konponbiderik ekarri ez duena" bata; eta "konponbidearen zerbitzura jarriko litzatekeena" bestea. Beraiek bigarrenaren alde egiten dutela berretsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.