Lau urteko gerra zibil bortitzaren ostean bake hitzarmena sinatu dute orain arteko elkarren kontra borrokan jardun duten Gobernuaren aldeko indarrek etatalde erreboltariek. Itxaropena sortu du akordioak, baina Liberiako bizilagun askok kezka handiak dituzte hitzarmenak izango duen bilakaeraren inguruan. Honakoak dira lau urtetan milaka lagunen heriotza eragin duen gerrari buruz orain sortzen diren galdera nagusiak:
Gerra bukatu al da?
Gerra bukatu dela esateko goiz da, baina azkenaldiko gertaerek egoera aldarazi dute.
Erreboltarien bi taldeek ituna sinatu dute eta piskanaka egoera normalera itzultzen ari da Liberia.
Nazioarteko bake indarrak Monrovia hiriburura iristen ari diren heinean, erreboltariak hiritik alde egiten ari dira.
Dendak berriro ireki dituzte, autobusak eta taxiak kalera itzuli dira, eta herritarrak gerrakpuskatutako gauzak konpontzen hasi dira.
Zer dio bake itunak?
Gobernu berria urrian hasiko da lanean. Bertan, oraingo gobernuko partaideak egongo dira, eta, horiez gain, erreboltarien ordezkariak eta oposizio zibila. Presidentea eta presidente ordea zibilak izango dira. Afrika mendebaldeko bitartekariek ez dute erreboltariak boterean egoterik nahi.
Bake hitzarmena lortzeko data giltzarria abuztuaren 11 izan zen:Charles Taylor presidenteak bere kargua utzi zuen eta Moses Blahk, ordu arteko presidenteordeak, hartu zuen agintea.
Zein da borrokaren zergatia?
Liberiako baliabide eta aberastasun ugarien kontrola lortzeko helburuz, talde etnikoak eta hainbat norbanako elkarren kontra borrokan ibili dira.
Matxinada 1989an Taylorrek hasi zuen, eta, gero, 1997an, lehendakaritza lortu zuen hauteskundeak irabazita. Aldameneko estatuek eskualdean desegonkortasuna eragitea leporatu zioten Taylorri, batik bat Sierra Leonak. Ginea eta Boli Kosta ere ez zeuden Taylorren lanarekin gustora. Bi lurralde horiek erreboltariei laguntza eskaini zieten Liberia kontrola zezaten.
Nolakoa da Liberiako bizitza?
Zibilek ezin dute kalean lasai ibili hilko dituzten beldurrik gabe. Nazioarteko bake indarrek portua kontrolatzen dute, baina beharrezkoak diren laguntzak luzaroan antolatu gabe edukitzen dituzte. Gainera, Monrovian jende asko elikagairik gabe dago.
Liberiako egoera zehatza zein den jakitea ez da erraza, baina adituek diotenez, oraindik okerrera egin dezake.
Zergatik da Liberia ezberdina?
Liberiako herritarrentzat ez ezik, Sierra Leonarentzat eta Boli Kostarentzat ere funtsezkoa da Liberian bakea lortzea. Izan ere, beste bi estatu horiek bizilagunaren borroketan nahastu dira, ezinbestean.
Taylorren aurkariek diotenez, Liberiako presidenteak erbestera alde egiteak bakea eta oparotasuna ekarriko ditu Afrika Mendebaldera, hartara inguru horretako estatuen lehentasuna garapen ekonomikoa izango baita, eta ez liskarrei aurre egitea orain arte bezala.
1997ko hauteskundeetan Liberiak "kale egin" zuen eta ez zuen liskarrarekin bukatu.
Gobernu berriaren erronka milaka jende gazteri lana bilatzea da. Orain arte, langabetu horiek lapurretan ibiltzen ziren.
Gatazkaren giltzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu