Gatazkaren konponbidearen baitan ulertzen du Bilduk Zinezi emandako diru laguntza

2012ko ekainaren 27a
14:52
Entzun

Donostiak Udalak adierazi du gatazkaren konponbidean baitan ulertzen duela Zinezi emandako diru laguntza eta gogorarazi du Aieteko konferentzian jasotako ebazpenean presoen gaia ondorioen atalean kokatzen dela.

"Gatazkaren konponbidean euskal jendarteak paper aktiboa jokatu nahi du; Konponbidearen parte izan nahi du. Hala ulertzen dugu 5 zinemagile euskaldun horien ekimena, erabat zilegi eta beharrezkoa den jarrera baten adierazle baita" azaldu du Bilduk ohar bidez. 

Gainera PP, PSE eta EAJren "zentsura politikoa" salatu nahi du eta esan "ulertezina" zaiola konponbidean lagundu asmoz eman nahi diren urratsen kontra EAJ, PSOE eta PP agertzen ari diren jarrera "oldarkorra"; bereziki EAJren kasua azpimarratuz. "Beharrezkoak diren aurrerapausu eta konpromisoetaz urrun, gatazkaren konponbideari etengabeko trabak jartzen ari dira", dio koalizioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.