Gatuzain argitaletxearen kontua desblokeatu egin dute

2008ko irailaren 23a
11:38
Entzun
Laurence Levert Frantziako epailearen aginduz Ipar Euskal Herrian 33 kontu izoztu zituzten apirilean, haien artean Gatuzain argitaletxekoa, baina honena, behintzat, desblokeatu dutela jakin du BERRIA.INFOk. Credit Mutuel banketxean dauzka diruak Gatuzainek, eta banketxeko langileek zuzendaritzaren e-mail bat jaso berri dute, kontua desblokeatzeko aginduz.

Batasuneko zazpi kideren, haien familien -tartean haurrenak- eta hiru elkarteren diru kontuak blokeatu zituzten orduan. Oraingoz, Gatuzainen diruak desblokeatu dituztela baino ez da jakin.

Aipatutako argitaletxeak hamar urte daramatza euskal historia, kultura eta politikagintzari buruzko liburuak ateratzen. Haren helburua "idazle militanteen" lanak argitaratzea da, memoria hedatzea eta gogoetarako tresna eskaintzea.

Credit Agricole, Postetxea, Credit Mutuel, Caisse d'Epargne eta Societe Generale banketxeek diru kontuak blokeatzea deliberatu zuten, kaltetuei arrazoien berri eman gabe. Salbuespena Credit Cooperatif banketxea izan zen; haren bidez jakin zuten epaileak kontuak blokeatzea eta kaltetuei xehetasunik ez ematea eskatu ziela banketxeei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.