Indarkeria matxisten aurkako manifestazio nazionala deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak gaurko 11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest! lelopean: Gasteizen izango da, 13:00ean, Bilbo plazatik abiatuta. Indarkeria matxistari erantzun kolektiboa emango diete Gasteizko kaleetan.
Izan ere, babes zabala jaso du deialdiak: 250etik gora eragileren eta milatik gora norbanakoren atxikimenduarekin abiatuko da. "Honekin argi ikusi dugu jendartearen zati handi batek konpromisoa hartua duela indarkeria matxisten aurrean erantzuteko. Baina ez hori bakarrik: ikusi ahal izan dugu ilusioz zabaldu dela herriz-herri babesa eman eta ekimen desberdinak antolatuz. Gainera, herri eta eskualde askotatik autobusak antolatu dira manifestaziora inguratzeko", azaldu dute antolatzaileek.
Mobilizazioak hiru helburu ditu: "Alde batetik, eraso matxistak salatzea. Bestetik, azkenaldian ematen ari den mugmendu feministaren kriminalizazioa salatzea; eta, azkenik, bortizkeriaren aurpegi anitzak ezagutu eta nola identifikatu tratatuko dituen hausnarketa eta eztabaida soziala sustatzea".