Gaur amaituko da Maulen Martinen euroaginduaren aurkako kanpaldia, manifestazioarekin

2011ko uztailaren 13a
15:55
Entzun

 

Astelehenean Aurore Martin Batasunako kidearen aurkako euroaginduaren kontra Maulen abiatu zuten protesta gaur amaituko da, manifestazio batekin. Hiru egunez egon dira Herriko etxearen atarian kanpaturik hainbat lagun, Batasuna Frantzian legezkoa izanik, ezin dutela Espainiaratu aldarrikatuz. Euroaginduaren aurkako kolektiboak deitu du manifestaziora, eta Zuberoako hautetsiak, arduradun politiko eta sindikalak, eta elkarteak gonbidatu ditu manifestazioan parte hartzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.