Gaur beste zazpi lagun hil dituzte Iraken

2008ko martxoaren 19a
13:07
Entzun
Gaur ere izan dira hildakoak Iraken: oraingoz, zortzi. Haietatik lau Diyala eskualdean izan dira, Bald Ruzen: suizida batek soinean zeukan lehergailua eztandarazi egin du Irakeko Poliziaren ibilgailu bat pasatzen ari zela. Beste hamar lagun zauritu egin dira; besteak beste, Poliziako kapitain Asad Braism.

Beste hiru pertsona Kirkuk eskualdean hil dira, Rashaden. Estatubatuar soldaduek hil dituzte, hain zuzen. Irakiar poliziak dira zendu direnak, besteek, "huts bategatik", tiro eginda.

Mosulen izandako atentatuan hamalau lagun zauritu dituzte: 11 irakiar polizia eta hiru zibil. Eraso egilea hil egin da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.