Gaur egun Batasunak hauteskundeetara aurkezteko aukerarik ez duela erantzun dio Rubalcabak

2011ko urtarrilaren 12a
14:41
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako presidenteorde eta Barne ministroak "elkarrizketa osorik irakurri gabe" erantzun dio Otegiri. Haren hitzetan, ordea, "soilik titulua irakurrita", badaki Otegi oker dabilela. "Ez zaio Estatuari mintzatu behar, horrek bere tokia zein den oso garbi baitu. ETAri mintzatu behar zaio, horrek 'kutxatzen' baitu", esan du. Espainiako Gobernuari bere egitekoa egiten uzteko eskatu dio Otegiri: "Guk legea betearazi behar dugu, eta eurek, bete". Oraingoz Batasunak hauteskundeetara aurkezteko aukerarik ez duela erantzun dio Rubalcabak, "eta badakite hori". Gaineratu du ETA amaitzea ez dela hilabeteetako kontua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.