Gaur emango diote lurra atentatuan hildako Diego Armando Estaciori
Abenduaren 30ean ETAk Madrilgo Barajas aireportuan egindako atentatuan hildako Diego Armando Estacio 19 urteko gazteari gaur emango diote lurra, Machala (Ekuador) sorterrian. Bi lagun hil ziren atentatu horretan: aipatutako Estacio eta hura bezala sortzez Ekuadorkoa zen Carlos Alonso Palate. Suhiltzaileek eta salbamendu taldeek egunak behar izan dituzte baten zein bestearen gorpuak aurkitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu