Gaur ere D3Mren kartelak kentzen aritu da Ertzaintza, Irunen

2009ko otsailaren 14a
13:25
Entzun
Gaur goizean ertzainek D3Mren kartel batzuk kendu dituzte Irunen (Gipuzkoa), Hendaiarekin (Lapurdi) lotzen duen Santiago zubiaren inguruan, Ficoba erakustazoka parean, lekuko batek BERRIA.INFOri adierazi dionez.

Halako salaketa gehiago izan dira azken orduetan. Atzo, Sestaon (Bizkaia) D3Mren kartelak jartzen ziharduten lagun batzuen kontra jo zuten ertzainek, eta horietako bi hauteskunde oholen kontra bultzatu zituzten. Denak identifikatu zituzten. Haiek zeramatzaten kartelak konfiskatu zituzten poliziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.