Gaur ere, eguraldiak ez du atsedenik emango Europako aireportuetan

2010eko abenduaren 21a
16:55
Entzun
Europa erdi eta iparraldean azken egunetan dagoen ekaitzak ez du atsedenik ematen, eta gaur ere, atzo bezala, hainbat eragozpen sortuko ditu, batez ere garraioetan. Bart 4.000 pertsonak gaua aireportu eta tren geltokietan pasa dute Parisen, eta Nathalie Kociusko Ekologia ministroak aurreratu duenez, arazoak ez dira berehala konponduko, nahiz eta gaur elurrik ez egin. Izan ere, Ingalaterran eta Alemanian aireportuetan izan diren atzerapenak baldintzatuko dute Parisko jarduna gaur.

Frankfurten elurra egin du berriro eta aireportuko agintariek itxi egin dute goizean hiru ordu eta erdiz. Ingalaterran elurrak eta izotzak arazoak sortzen jarraitzen dute, eta gaur ere hainbat hegaldi bertan behera geratu dira; beste batzuk, atzeratu dituzte. Londres hegoaldeko Gatwick aireportua goizean ireki dute, baina eragozpenak izango direla aurreratu dute. Heathroweko bigarren pista itxita dago, gainera, eta British Airwaysek arazo handiak egongo direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.