Gaur goizean atera dute autotik Estacioren gorpua

2007ko urtarrilaren 6a
18:20
Entzun
Gaur goizean atera dute Madrilen, Barajasko aireportuko aparkalekuan, Diego Armando Estacio ekuadortarraren gorpua auto barrutik. 9:35ean atera dute, hain zuzen.

Abenduaren 30ean izan zen atentatua furgoneta-bonba bidez eta ordutik hura desagertuta zegoen, atzo topatu zuten arte auto barruan. Hondakinak, baina, tonaka daude aparkalekuan eta suhiltzaileek gaur atera ahal izan dute Estacioren gorpua. Carlos Alonso Palate izan zen beste desagertutakoa eta haren gorpua herenegun atera zuten auto barrutik; Palate ere ekuadortarra zen.

Forentseek egindako lehen azterketa azkarrean esan dute Estacio itota hil zela, arnasik gabe.

Estacioren autoa Renault Clio zen eta oso kolpatua dago aldamenetan. Goia, berriz, irekita dauka, eta hortik sartu dira suhiltzaileak. Auto barruan odol arrastoak zeuden. Gorpua, hala ere, ez zegoen txikituta, operazioan dabiltzan iturriek esan dutenez.

Estaciok 19 urte zituen eta haren gorpua gaur arratsaldean eraman dute Ekuadorrera, hegazkinez. Haren aitak adierazi du "lasai" dagoela sendia, "baina lehen bezain desesperatuta".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.