Boza emateko eguna dute gaur Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Batetik, Akitaniako Kontseilua osatzeko hauteskundeak dituzte, eta hautesleek aurkeztu diren 11 zerrenden artean egingo dute hautua.
Bestetik, Batera plataformak antolatuta instituzio propioaren inguruko galdeketa dute herri gehienetan; hautesleen %91k izango du gai horri buruzko iritzia emateko aukera. AHTaren egokitasunari buruzko galdeketa egingo da beste herri askotan.
Horien guztien berri emango du BERRIA.INFOk igandean bertan, arratsaldeko zortzietatik aurrera.
Gaur Ipar Euskal Herriko bozketa egunaren berri emango du BERRIA.INFOk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu