Gaur jakin denez Erresuma Batuko soldaduek 20 irakiar hil zituzten atzo

2004ko maiatzaren 15a
12:35
Entzun
Erresuma Batuko armadak esan duenez, soldaduen konboiak Amara hirira zihoazela eraso egin zioten, atzo, erresistentziako indarrek, eta soldaduek, "beraien burua babesteko" tiroekin erantzun zieten. Orduan, Erresuma Batuko soldaduen bigarren patruila bat erasotuei laguntzera abiatu zen, eta haiei ere eraso egin zieten irakiarrek, lehergailu batekin. Hirugarren eraso bat ere egon zen. Koalizioko indarrek esan dutenez, 20 irakiar hil eta bi soldadu britainiar zauritu ziren, orotara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.