Carlos Garcia Adanero (UPNko legebiltzarkidea)
"ETAk desagertu beharra du. 2011ko hauteskundeetan egoteko estrategia da adierazpen hau. Nafarroa denez ETAren helburu nagusietakoa, Nafarroa negoziazio mahaian ez egoteko erne egongo gara".
Jose Andres Burgete (CDNko legebiltzarkidea)
"ETAk ez du lekurik gizartean, desagertu beharra dauka. Haren kontra gogor segitu behar da".
Ion Erro (IUN-NEBeko legebiltzarkidea)
"Adierazpenak ez du mami handirik, eta bideoa BBCra bidaltzen nazioarteko oihartzuna bilatu dute. Ezker abertzaleak sinesgarri izan behar badu, ETAri eraso armatuak bukatzeko exijitu behar dio".
Jokin Bildarratz (Eudel EAEko udal elkarteko presidentea)
"ETAren adierazpenak ondorioak izango ditu 2011ko udal eta foru hauteskundeetan. Ondorio horiek onak izatea espero dut. Zuhurtzia behar da".
Confebask (EAEko enpresaburuen elkartea)
"ETAren erabakia etsigarria da, ez da nahikoa eta euskal gizarteak exijitzen dionetik oso urrun dago. Indarkeria, mehatxua eta estortsioa behin betiko utzi behar ditu, erabaki horrek egiaztagarria izan behar du, baina ETAren adierazpenak ez du halakorik aipatu. Bidea ez da indarkeria, eta ETAk hori ulertu gabe segitzen du".
Gaurko beste erreakzio batzuk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu