Gaurko gertakarien kronologia: Sainzen gorpua iritsi da, eta Eusko Gudariak kantatuz egin diote gorazarre milaka lagunek

2006ko martxoaren 4a
20:02
Entzun
17:05: Ertzaintzak kontrolak jarrita dauzka Santurtziko sarreretan, eta hango bizilagunak ez direnei ez die uzten herrira sartzen. Halaber, omenaldia egitekoa den parkea erabat hesituta eta inguratuta dauka.

17:25: Jendea biltzen ari da omenaldia egitekoa den lekuaren inguruetan. Ahal duen hurbilen, Ertzaintzak hesituta eta inguratuta baitauka parkea.

17:35: Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena Batasuneko buruzagiak eta Juan Mari Olano eta Jon Enparantza Askatasunekoak parkea inguratuta duten ertzainengana joan dira, omenaldia egiten utz diezaieten eskatzera. Ertzainen ezezkoa jaso dute behin eta berriz, eta Anguloren zein Sainzen omenezko ekitaldi guztiak debekatuta daudela ohartarazi diete. Omenaldi lekura sartu ezinean, han bildutakoei manifestazioan

abiatuko direla esan diete megafonia bidez, eta Portugaleterako noranzkoan abiatu da jendetza manifestazioa eginez.

18:00: Santurtzitikabiatu diren milaka lagunak Portugaletera iristean gerarazi ditu Ertzaintzak. Istiluen aurkako sei furgoneta zituzten zain. Aurrera jarraitzerik ez dutela esan diete. Batasuneko, Askatasuneko eta LABeko buruzagiak berriro saiatu dira negoziatzen, baina emaitzarik gabe. Hala ere, ez etsitzea erabaki dute, eta Ertzaintzak karga bortitza hasi du. Jendeak lurrrean eseriz, eta Ertzaintzaren eta EAJren aurkako oihuak eginez erantzun du.

18:15: Ertzaintzaren karga handia ikusita, ertzainen buruzagiekin hitzegitara joan da Joseba Permach Batasuneko mahaikidea. Horren ondoren, giroa baretu egin da. Lehen ilaran giza-hesi moduko bat egin dute suminduta dauden manifestariei eusteko. Ertzainak furgonetetan sartzen hasi dira, alde egitera balihoaz bezala. Jendeak txaloka hartu du keinu hori.

18:50 Ertzaintzak alde egin eta gero Portugaleteko hilerrira iristea lortu du manifestazioak; hau da, Robeto Sainzi lehen harrera egin behar zaion lekura (gorpua 19:30etan iristea espero da). Ertzaintzak hesituta dauka hilerria, baina ezker abertzaleko buruzagiekin hitz egin ondoren, agindu die "ezer gertatzen ez bada" ez dutela kargatuko.

19:50: Roberto Sainzen gorpua Portugaleteko hilerrira heldu da. Milaka lagun eta ertzain asko zituen zain. Une batez manifestarien aurrean paratu dute gorpua, poliziaren hesia tartean zela, eta Eusko Gudariak kantatu dio jendeak. Ondoren, hilerriaren atzeko atera eraman dute senideekin batera handik sartzeko, eta gainerako jendea sar ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.